Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntza

Orri honi esker Euskadin arku tiroaren inguruan behar duzun informazio guztia aurki dezakezu. Noiz eta non parktikatu. Orri honetan Euskal Herrian burutzen diren txapelketen nahiz arku taldeen berri izango duzu, arku tiroari dagokion beste zenbait berri eta datuz aparte. Beraz, ez ezazu gehiagorik itxaron gurekin harremanetan jartzeko, edozein informazio eskatzeko edota zuen ideiak guri jakinarazteko.

Berriak

  • Euskadiko XX. Kanpokaldeko Txapelketaren diana zozketa
    Uztailaren 19an Olaranben (Araban) ospatuko den Euskadiko XX. Kanpokaldeko diana zozketaren emaitza ikus daiteke lotura honetan.2008-uzt-17
  • Lizentziak 2008
    Federazioak lizentziak inprimatzeko makina berezi bat erosi du. Argazkia sartzea posiblea denez, nahi duenak argazkia mail baten bidez federaziora (fvta@euskalnet.net) bidali dezala, ahalik eta arinen. Argazkia formatu jakin bat izan behar duenez, gida hau segi dezazuela eskatzen dizuegu.2008-mar-8
  • Nazioarteko irteera Blanquefortera (Frantzian)
    Euskadiko 3D selekzioak laugarrenez parte hartu du Nazioarteko 3D Arku Tiroketa Txapelketan Blanqueforten, uztailaren 28 eta 29an. Talde osoari zorionak eman nahi diogu eta bereziki JAIME MARTINEZ arkulariari Arku Mekanikoko 2. postua lortzeagatik. Argazkiak ikusi 1 2.2007-uzt-1